Info
Korrika baten inguruan (oker ez bagaude) hainbat ekitaldi antolatu ziren Ataungo herrian eta horien artean Selektah Sound Systema ere apuntatu ginen, nola ez. Daddy Jeff eta Aritz Sound System, eskuz esku Ataungo herrikoan.

Taberna txikia zen eta espazio mugatu horretan trastoak sartzeko ere apenas lekua genuela. Ni behintzat, nahasketa mahaiaren atzean babesten nintzen.
/ARGAZKIAK%20%20GALERIA/Daddy+Aritz-Ataun(_).jpg)
Daddy Jeff beste behin jendearekin parez pare, edariekin topa. Daddy Jeff txapeldun.
/ARGAZKIAK%20%20GALERIA/Daddy-Ataun(_).jpg)
Dady Jeff, jende artean gustora :-)
Eskerrik asko antolatzaileei.
Afari berezia eskeini ziguten eta sagardotegi batean elkartu gintuzten herriko taberna desberdinetan aritu behar ziren beste artixtekin :-) Hor ezagutu genuen Dj Bull haundia (zentzu guztietan). Orduz geroztik, hainbat herri eta txokotan topatu izan gara berarekin. Haundia bezain jatorra :-) Gure errespeto osoa Dj Bullentzat. Musikalki estilo desberdinak landu arren, musikaren militante bezala egiten duen lana asko baloratzen dugu. Aupa hi.